16/9/13

Egutegia eta Programa

Kaixo lagunok.
Ongi etorri "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak" izeneko irakasgaiari. Ikaskuntza Berrikuntza Minorrean, laugarren mailan, kokatua.

Post honetan uzten dizuet ikasturte honetarako egutegia eta programa, era sintetikoan idatzia

Bertan, ezkerreko zutabean, klase egun guztak agertzen dira. Lau moetatako jardueren berri ematen dizkizuet:

a) Klase egun normalak. Adierazi egiten da egun bakoitzeko zein izango den tratatuko dugun gaia.
b) Mintegi saioak. Adierazi egiten da noiz diren eta landuko diren kontuak.
d) Egin beharreko lan praktikoak.
e) Ezohiko jarduerak

Beraz, ez dago galtzerik. Une oro jakingo duzue non gauden, zein(tzu) gai tratatu diren eta noiz izango diren ekintza desberdinak.

Ezinbestekaok dira programan publikatzen diren ekintza guztietan parte hartzea eta lana ezberdinak betetzea.


Deskargatu programa eta egutegia