16/10/25

Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metricsaren arabera

Pasa den astean, mintegietan, informazio iturrien (aldizkari eta liburuak) kalitatea neurtzeko erabiltzen ditugun indikadoreak ikusi genituen.

Ikasi duzue Journal Citations Report datubasean goi mailako aldizkariak aurkitzen.
Salseatu duzue SJR datubasean ere informazioa bilatzen eta baloratzen.

Horrez gain, Google Académico eta ERIC datubasea ere (EHUko liburutegian zein onlineko moduan nabigatzaile batekin) aztertzeko gai zarete.

Bina gehiago dago, askoz ere. Oraingo honetan, Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metrics arabera, ekartzen dizuet. Mila aldizkari baino gehiago aztertzen ditu eta, beti bezala, orden jakin batean jartzen ditu, ranking baten bitartez.

Datuetan, 1299 aldizkari (Gizarte Zientzietan, 645; Arte eta Humanitatean, 377; Osasun Zientzietan, 177; eta Zientzia eta Injenieritzatan, 140.
Asko dira beste datubaseetan ikusi dugunarekin alderatuta. Seguru nago zure interesa piztuko duen baten bat aurkituko duzula.

Hementxe duzue lotura iraunkorra.

Ikusi hemen zerrenda osoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina