16/9/19

SIIE 2016. Simposio bikaina

Laster, 2018.urtean, Salamancako Unibertsitateak 800 urte beteko ditu. Eta aski ezaguna da atsotitza zaharra: «Quod natura non dat, Salmantica non præstat». 

Eta prestakuntzari buruzko kezkatuta, Salamancan izan gara Hezkuntza Informatikari buruzko Nazioarteko Simposiumean (SIIE, 2016), irailaren 14 eta16en artean.

Jardunaldi bikaina, benetan. Bertan, hezkuntza teknologiaren ikerkerkuntzari buruzko azkenetariko aurrerapenaz eztabaidatzeko aukera izan dugu.  Behean ikus daitezke Simposium-ean aztertu den gai zerrenda luzea.


klikatu haundiz ikusteko











Gure taldeak, bi moetatako komunikazioak aurkeztu ditu, oso bi gai ezberdinetan: konputazional pentsamenduaz, eta MOOC-ei buruz.

Beheko argazkietan, gure taldeko kideak diren Xabier Basogain eta Inmaculada Maiz irakasleak aurkezpenetan. Aktak publikatu bezain pronto, hementxe bertan irakurtzeko aukera izango duzu.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina