16/12/22

Ikasleen blogetan ekarpenak ebaluatzeko epearen amaiera

Lagunok, une honetan  bertan itxitzat ematen dut epea zuen blogeetan egin dituzuen ekarpenak kontutan hartzeko.
Pilo bat mezu jaso ondoren, aurretik ikusita nituen blogak berbegiratu egingo ditut.
Ongi pasa Jaiak.

16/11/29

Infografiak egiteko oinarrizko elementuak

Erralitate Areagotuak (EA, Augmented Reality) aukera ematen digu moeta guztietako eduki digitala txertatzeko gure dokumentuetan. Nahi dugun tokian, dokumetuaren edukiari estuki lotua eta une oro eskuragarria.

Benetan, sekulan ez dugu irakasleok izan horrenbeste tresnarik irakaskuntzaren berrikuntza areagotzeko.

EArekin txertatu daitezkeen baliabideen artean badago bat bereziki interesgarri iruditzean zaidala: infografiak hain zuzen ere.

Post txiki honetan, hiru gauza ezberdin ikusiko dugu:

1.- Infografiak egiteko onlineko erreminatk
2.- Onlineko sisteman zein erraz egiten diren
3.- Infografiaren diseinu grafikoa egiteko mini-gida bat.

Web 2.0 sortu zenetik, asko dira interneten, online, sortu diren goi mailako erremintak guretzako urrea bezalakoak direla. Beheko koadro txiki honetan, ezkerrean, oso aditua den lankide eta laguna den Gorka Palacio irakaslearen eritziz, infografiak egiteko aplikazio eta onlineko zerbitzurik onenak; esta eskuman, ordea,  Educación 3.0 aldizkariak, Infografiak sortzeko 7 erremintak proposatzen dizkigutenak:

Educación 3.0





  • Visme
  • Infogr.am
  • Canva
  • Easel.ly
  • Google Charts
  • Piktochart
  • Venngage







  • Gorka Palaciok berak, bestaldetik, erakusten digu bideo ikusgarri barean zein erraz egiten diren infografiak zerbitzu hoietariko batean: Piktochart. Ikus dezgun:


    Azkenik eta amaitzeko, asko gustatu zait En la nube TIC ematen dizkiguten aholkuak gure infografiei etekin gehiago ateratzeko. Alde teknikoari begira dago eta oso egokia da. Asko gustatu zait ere erderaz ezezik catalanez eta euskaraz ere aurkitzea informazioa, infograma formatuan, jakina.

    Hona hemen infografia euskaraz. Haundiaga ikusteko irudian klikatu.

    Klikatu irudian handiago iksteko




    16/11/23

    Ebaluatzeko garaia

    Kaixo lagunok.

    Denbora aurrera doa eta momentua da ebaluaketaz arduratzeko.

    Hainbat lan egiteko aukera izan ditugu lauhilabete honetan. Benetan oparoa.  Garraantzitsuenak:



    Nola baloratu lan guzti hauek?.

    MOOC-etik datozen lanak ........................... 3 puntu
    Web 2.0 errealitate aregotuarekin .................2 puntu
    Errealitate areagotuarekin lana .....................3 puntu
    Norberak sortutako aparteko lana blogean....2 puntu

    16/11/16

    Web 2.0 eta Errealitatea areagotua

    Kaixo lagunok.

    Oraingo honetan gai berri bati ekingo diogu, punta puntakoa.
    Errealitate areagotuak hezkuntzan dituen aukerak eta posibilitateak aurkezten ari gara.

     Horretarako, textu bat prestatu dugu zeinetan hainbat markadore txertatu ditugu. Markadore hauek, behin martxan jarri eta gero, beste informazio osagarria emango digute, hainbat formatuetan: web orriak, bideoak, podcast, eta abar.

    Landuko dugun gaia, hezkuntzarekin zeharo lotuta dago: "hezkuntzarako eszenatoki berriak Web 2.0aren bitartez".

    Honoko hau da lana:

    1.- Pretest bat egin beharra dago, helbide honetan aurkitzen da:

    http://www.sav.us.es/encuestas/rafodiun/web20/pretest.html

    2.- Dokumentua (pdf formatuan) internetetik jeitsi eta, hurrengoan,  dokumentuarekin interaktuatzeko ezinbestekoa den app Google Play-tik ere jeitsi eta zure telefonoan edo tabletan instalatu.

    Hortik aurrera, lan egiteko prest zaude

    Heme duzue dokumentua lan egiteko:

    https://drive.google.com/file/d/0BxtEy3g6ceCLZ0FkU1pfUnRDRWc/view?usp=sharing


    3.- Aste bete edo 10 egun izango duzue dokumentua lantzeko. Ostean, postest bat ere egingo dugu.

    Aurrera!!

    4. MAILAKO IKASLEENTZAKO SOILIK

    Helbide honetan duzue bete beharreko postesta.
    Suerte on!!


    16/10/25

    Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metricsaren arabera

    Pasa den astean, mintegietan, informazio iturrien (aldizkari eta liburuak) kalitatea neurtzeko erabiltzen ditugun indikadoreak ikusi genituen.

    Ikasi duzue Journal Citations Report datubasean goi mailako aldizkariak aurkitzen.
    Salseatu duzue SJR datubasean ere informazioa bilatzen eta baloratzen.

    Horrez gain, Google Académico eta ERIC datubasea ere (EHUko liburutegian zein onlineko moduan nabigatzaile batekin) aztertzeko gai zarete.

    Bina gehiago dago, askoz ere. Oraingo honetan, Espainiako zientzia aldizkarien H indizea, Google Scholar Metrics arabera, ekartzen dizuet. Mila aldizkari baino gehiago aztertzen ditu eta, beti bezala, orden jakin batean jartzen ditu, ranking baten bitartez.

    Datuetan, 1299 aldizkari (Gizarte Zientzietan, 645; Arte eta Humanitatean, 377; Osasun Zientzietan, 177; eta Zientzia eta Injenieritzatan, 140.
    Asko dira beste datubaseetan ikusi dugunarekin alderatuta. Seguru nago zure interesa piztuko duen baten bat aurkituko duzula.

    Hementxe duzue lotura iraunkorra.

    Ikusi hemen zerrenda osoa

    HEZIBERRI 2020. GAITASUN DIGITALERAKO TOKIA.

    Lagunok, oso interesgarria da poliki aztertzea beheko argazkia. Bertan, modu grafiko eta bateratu batean, elkar harremanetan jartzen dira iturri ezberdinetan proposatzen diren oinarrizko konpetentziak. UNESCO-tik hasita, Euskal Herriko azken planaren arte, Heziberri 2020 izenekoa.

    Heziberri 2020 Plana, 73. orr.
    Grafiko txiki honek, gaitasun digitalaren tokia eta beste konpetentziekin elkar harremana ikusten laguntzen digu. Nire aholkua? Iturri guzti hoietatik edan eta aztertu gero gaitasun digitalaren baitan proposamen zehatzak, DIGCOMP europear markoaren barruan.

    16/10/19

    Gaitasun digitalerako europear markoa. Europa

    Gaitasun digitalen garapena ikaragarrizko abiada hartu dute Europan. Gai honetan sartzeko, post honetan irakurri beharreko dokumentuak aurkeztu egingo dizkizuet:

    Europa Mailatik hasiko gara.

    DOKUMENTUAK

    1.- DIGCOMP: A Framework for Developing andUnderstanding Digital Competence in Europe

    2.- Digital Literacies and eCompetence.



    BIDEOAK

    16/10/18

    CINTE 16. Ponentziak

    Euskal Herriko Unibertsitateak, Campus Birtualaren bitartez, Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresuaren (CINTE 16) ponentziak publikatu egin ditu.

    EHUko YouTube-ko Kanalean aurkituko duzue. Ete errezago oraindik CINTE16 kongresuko web orrialdean. Bog honetan ere partekatu nahi dugu ikasle guztiekin bertan entzundakoa.

    Bideo banaka batzuk falta dira oraindik, baina publikatu bezain pronto hemen ere agertuko dira.

    Bideo guztiak argitaratuta daude hemen, jada (2016/10/25)




    Gogoratzen dizuet partaideen izena eta kolaborazioen tituluak: Kongresuaren irekiera:


    • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorea.
    • Irekiera hitzaldia: Jorge Tapia Valdés - Universidad Arturo Prat (Chile): "Reformas Educativas. Aspectos estratégicos y comparados".
    • Julio Cabero Almenara - Universidad de Sevilla: "Nuevos escenarios tecnológicos para nuevas estrategias de enseñanza-aprendizaje".
    • Xabier Basogain Olabe UPV/EHU "Pensamiento Computacional en la Escuela: una ventana al conocimiento".
    • Miguel Ángel Conde González - Universidad de León "Learning Analytics, , en busca del conocimiento oculto tras las actividades de aprendizaje".
    • Jose Antonio Torres González. Universidad de Jaén "Las tecnologías de la información y la comunicación como factor de innovación para la inclusión educativa y social".
    • Mª Dolores Castrillo de Larreta-Azelain. UNED "Investigar en MOOCs (Big Data y Learning Analytics, pero no solo). Caso práctico para aprender del error.".
    • Manuel Cebrián de la Serna - Universidad de Málaga: "ePortafolios federado de evidencias multimedia para la enseñanza universitaria"

    16/9/19

    "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak" izeneko MOOC ikastaroak, fetxa berriak ditu dagoeneko.
    Hasera: Urriak 4, asteartea.
    Iraupena: 5 aste

    Egin ezazue matrikula ahalik eta laisterren!!

    klikatu matrikula egiteko


    SIIE 2016. Simposio bikaina

    Laster, 2018.urtean, Salamancako Unibertsitateak 800 urte beteko ditu. Eta aski ezaguna da atsotitza zaharra: «Quod natura non dat, Salmantica non præstat». 

    Eta prestakuntzari buruzko kezkatuta, Salamancan izan gara Hezkuntza Informatikari buruzko Nazioarteko Simposiumean (SIIE, 2016), irailaren 14 eta16en artean.

    Jardunaldi bikaina, benetan. Bertan, hezkuntza teknologiaren ikerkerkuntzari buruzko azkenetariko aurrerapenaz eztabaidatzeko aukera izan dugu.  Behean ikus daitezke Simposium-ean aztertu den gai zerrenda luzea.


    klikatu haundiz ikusteko











    Gure taldeak, bi moetatako komunikazioak aurkeztu ditu, oso bi gai ezberdinetan: konputazional pentsamenduaz, eta MOOC-ei buruz.

    Beheko argazkietan, gure taldeko kideak diren Xabier Basogain eta Inmaculada Maiz irakasleak aurkezpenetan. Aktak publikatu bezain pronto, hementxe bertan irakurtzeko aukera izango duzu.

     

    16/9/13

    IKASTALDEEN ZERRENDA :: 2016-17


    Hona hemen 2016-17. ikasturterako ikasleen zerrenda eta irakasgaiari dogozkien datu guztiak:

    Klikatu handitzeko









    Bidai ezin hobea opa dizuet guztioi

    ABRISKETA LANGARIKA LEIRE
    ALVAREZ MARTINEZ NEREA
    ALVAREZ UNZUE, IRAIA
    ARECHABALETA URQUIZA ENEKO 
    ARREGI LAZARO ANE 
    CABALLERO JIMENEZ, IRATI 
    CANALES BILBAO LOIOLA 
    CASTELA MASERO, ENDIKA 
    CASTRO ARRANZ, AINHIZE 
    COBO PEREZ MIREIA 
    DE PRADO ASIAIN LEIRE 
    DEL TIO BASAÑEZ LEIRE 
    DIEGO PRIETO ESTER 
    DIEZ GUERRERO, MAIDER 
    GARCIA SAN EMETERIO IZASKUN 
    GONZALEZ DE LA HOZ, GADEA 
    GONZALEZ MARTIN, NAIARA 
    GUERRERO AMEZAGA TATIANA 
    HERRANZ DIEZ CARMEN 
    IZA OLIBARES MAIDER 
    JUNQUERA VALLES MARIA 
    LAFUENTE ATEAGA ANDER 
    LANDETA MARTINEZ ASIER 
    LARRAZABAL HIDALGO AGUEDA 
    LEGORBURU IZURIETA AIMAR 
    LIBERAL LOZANO, MIRIAM 
    LINERO SAEZ, DANIEL 
    LOIZATE MENDAZONA EIDER 
    LOPEZ LOPEZ IRATXE 
    MARIN FLORES ERLANTZ 
    MARTINEZ GUTIERREZ, ARIANE 
    MARTINEZ ITURBE, NAIA
    MATOS RODRIGUEZ LAURA 
    MIRANDA BEKOETXEA IRATXE 
    MOLINA VIFORCOS MAIALEN 
    ORTEGA ARIAS ITZIAR 
    OSORIO NAVAS, JANIRE 
    PAZOS AYO ERLANTZ 
    PEREZ ARBAIZAGOITIA JOSU 
    PEREZ MERA VERONICA 
    POZO ARRANZ ENERITZ 
    PRIETO GONZALEZ, EKAI 
    QUINTANILLA ROSENDO PATRICIA 
    SAINZ BILBAO, ITXASO 
    SANCHEZ MAYO LAURA 
    SANTAMARIA MARTINEZ, GORKA 
    TABERNILLA SANCHEZ IRATI 
    VAZQUEZ GUTIERREZ GERMAN 
    ZARRAGA EGAÑA AMETS

    Egungo Joerak Hizkuntza Teknologian

    Graduko azken ikasturte honetan, eta irakasgai honetan bereziki, atzera begiratu beharrean aurrera begiratu beharko dugu. Kasikan gauzatu gabe dauden bideak eraikitzeko laguntzeko prest.
    Gure erronka, etorkizun hurbilean gauzatuko diren erronkak Hezkuntza Teknologian eta ikas irakaskuntzaren arteko esparru zabalean.

    Bilaketa honetan toki bi ditugu erreferente bezala: Horizon Report txostenen segida, eta EduTrends izenekoak. Post honetan, hurrengo asterako irakurri eta landu beharreko bost (5) txostenen berri ematen da.

    New Media Consortium (@NMCorg) erakundeak, 2004. urtez geroztik, txosten bat kaleratzen du urtero, Horizon Report izenekoa.

    Report hoietan, eta hezkuntzari lotuta, eragin gehien izago dituzten teknologiek, goimailako ikasketetan zein K12 mailan, aztertzen ditu.  Azpian, goi mailako ikasketei dagokionez, azken hiru urteetako txostenen linkak:

    NMC Horizon Report > 2016 Higher Education Edition
    NMC Horizon Report > 2015 Higher Education Edition
    NMC Horizon Report > 2014 Higher Education Edition

    Bestaldetik, Mexico-ko Monterrey-ko Instituto Teknologikoak ere argitaratzen dit txosten interesgarriak, "Observatorio de Innovación Educativa" Report EduTrends bildumaren baitan. Oraingo honetan, honoko bi txosten irakurtzea komeni da:

    Radar de Innovación Educativa de Preparatoria, 2016
    Radar de Innovación Educativa, 2015

    Egutegia eta Programa

    Kaixo lagunok.
    Ongi etorri "Ikasketa Digitalerako Eszenatoki Berriak" izeneko irakasgaiari. Ikaskuntza Berrikuntza Minorrean, laugarren mailan, kokatua.

    Post honetan uzten dizuet ikasturte honetarako egutegia eta programa, era sintetikoan idatzia

    Bertan, ezkerreko zutabean, klase egun guztak agertzen dira. Lau moetatako jardueren berri ematen dizkizuet:

    a) Klase egun normalak. Adierazi egiten da egun bakoitzeko zein izango den tratatuko dugun gaia.
    b) Mintegi saioak. Adierazi egiten da noiz diren eta landuko diren kontuak.
    d) Egin beharreko lan praktikoak.
    e) Ezohiko jarduerak

    Beraz, ez dago galtzerik. Une oro jakingo duzue non gauden, zein(tzu) gai tratatu diren eta noiz izango diren ekintza desberdinak.

    Ezinbestekaok dira programan publikatzen diren ekintza guztietan parte hartzea eta lana ezberdinak betetzea.


    Deskargatu programa eta egutegia