15/9/29

Unitate didaktikoa URTAROAK

Egun on guztiei!

Gure taldea bost kidez osatuta dago eta "urtaroak" lantzea erabaki dugu. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuko dugu, hain zuzen, 2.mailara. 

Gai hau aukeratzearen arrazoi nagusia, modu dinamiko eta interesgarrian lantzeko aukera anitz eskaintzen dituen gaia delako da. Gainera, hainbat irakasgaietan jorratu daiteke hezkuntza tradizionaletik aldenduz.




Taldekideak:

Garazi Barreras
Irati Diaz
Aitziber Elgezabal
Eba Fernandez
Leire Fernandez 

15/9/28

TALDEAREN AURKEZPENA


Kaixo guztioei!!

Gure taldeak INGURUNEA ZAINTZEA  gaia aukeratu du, 5.mailan lantzeko, hau da, lehen hezkuntzako.zikloan. Gaia hau aukeratzearen arrazoietarikoak hauek izan dira;  

  • Gaur egun gure bizitzan daukan eragina.
  • Ikasleak ingurunearen zainketaren garrantziaz jabetzea.


Hori lantzeko,modu dinamiko eta dibertigarri bateann egiten saiatuko gara, ikasle motibazioa sustatzeko asmoarekin.  Hau guztiak, baliabide digitalak erabiliz landuko dira.



Unitate didaktikoa: GIZA GORPUTZA

Gure taldea bost kidez osatuta dago; eta lana aurrera eramateko aukeratu dugun gaia GIZA GORPUTZA da. Gure unitatea Lehenengo Ziklora bideratuta dago eta ikasleen adina eta interesak kontuan izanda, modu erakargarri eta dinamiko batean gauzatuko dugu.

PARTAIDEAK:

Igone de la Peña
Erika de las Heras
Tania Falcon
Nerea Lago
Aysin Rega

The feelings

Taldekideak:

Sara Fernández Fernández
Tatiana Ferreiro Gonzalez
Araitz Herrero Otxoa
Naiara San José Perea
Iker Toledo Garcia

Lanaren aurkezpena:

Gaur egungo gizartean eleaniztasuna garrantzi handia hartzen ari da, beraz, eskola errealitatearen izpilua izanik, ingelesa curriculum-ean garrantzi handiko arloa bilakatu da. Atzerriko hizkuntza hori aprobetxatuz, sentimenduen eta emozioen gaia lantzea gustatu litzaiguke. LH-n adimen emozionala lantzea berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ikasleen hezte prozesuan sentimenduak beharrezkoak dira garapen emozional orekatu bat lortzeko. Hori dela eta, pil-pilean dauden bi alor hauek abiapuntutzat hartuta, emozioak ingelesez lantzea proposatuko dugu. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak eta aukerak aintzat hartuko ditugu gure ikasleei emozioen gaia era motibagarri batean hurbiltzeko. Prozesu honetan, ikasleak protagonistak izango dira eta irakasleak ikaskuntza horren laguntzailea eta gidaria bihurtuko da. 

Jakinaren gainean jarriko zaituztegu lana aurrera joan ahala!

15/9/25

TALDEAREN AURKEZPENA

Gure taldea zortzi kidez osatuta dago eta aukeratu dugun gaia unibertsoa da. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei egongo da zuzenduta.Balibide desberdinak erabiliko ditugu ahalik eta erakargarrien izateko eta aldi berean ikasleen garapena ahalbidetzeko. 



PARTAIDEAK:

- Igor Perez
- Itxaso Perez
- Josune Mendia
- Maialen Larrea
- Maite Lizarralde
- Gaizka Hermosilla
- Lander Uriarte
- Amaia Gondra

15/9/23

I Congreso Internacional de Innovación y Tecnología Educativa en Educación Infantil

Sevillako unibertsitatetik helarazi didate hemen aurkezten dizkizut Jardunaldi interesgarri baten berri: I Congreso Internacional de Innovación y Tecnología Educativa en Educación Infantil.

Beraz, Berrikuntza eta Hezkuntza Teknologia uztartzeko gonbidapena, Rosalía Romero doktoreak, Grupo de Investigación Didáctica ikerketa taldearekin batera, antolatzen duen bilkura honetan.

Zure aportazioa aurkezteko interesa edukiz gero, martxorarte duzu epea komunikazioa bidaltzeko.

MOOC ikastaroei buruzko hitzaldia


Hemen duzue María Dolores Castrillo Doktorea, UNED-eko irakasleak UPV/EHUn eskaini zuen MOOCari buruzko hitzaldia.

Hitzaldian, MOOC arrakastatsuak prestatzeko eta kudeatzeko jarraibideak azaltzen ditu.

Castrillo irakasleak, "Alemán para hispanohablantes: nociones fundamentales" izeneko MOOC ikastaroarekin "I PREMIO MECD-.TELEFÓNICA L.S.-UNIVERSIA A LA INICIATIVA DE MOOCs EN MIRÍADA X" saria irabazi zuen.

15/9/22

GURE TALDEARI BURUZKO INFORMAZIOA


Gu Naroa Castaño, Tamara Castro, Lander Gonzalez, Laiene Pérez eta Nora Uriarte gara, 

Gure UNITATE DIDAKTIKOA garatzeko "ANIMALIAK" gaia aukeratu dugu. Horrela, 2. ZIKLOra (4. MAILAra hain zuzen ere) bideratu egingo ditugu bertan egindako ariketa, azalpen eta jarduera guztiak.

Lanean aurrera egiten goazen heinean, horren berri jakinarazten joango gara blog honetan

15/9/21

Apps para educación

Clikar para acceder
Tenemos aquí una primera aproximación al mundo de las Apps educativas en forma de página web que elaboró a finales de junio de 2015 Natalia Rodríguez, alumna de la Escuela Universitaria de Magisterio de Bilbao, y que acompañaba a su Trabajo de Fin de Grado.

ImaginApp intenta un primer acercamiento al mundo de las Apps educativas, y nos ofrece la posibilidad de completar este trabajo con vuestras aportaciones.

Desde la selección de las Apps, pasando por su organización, adecuación e información, todo es revisable, Y, naturalmente, la incorporación de nuevas Apps, sugerencias, etc.

Os animo a que avancéis en esta temática. Podéis utilizar también este blog para vuestras aportaciones. Ánimo

Joerak Hezkuntza Teknologian

Eskura ezazu Mexicoko Monterrey Unibertsitaeko Instituto Teknologikoak publikatu zuen txostena: Radar de Innovaciones Educativas, 2015.

Eta irakurri ez ezik, konparatu beste publikazioetan antzematen diren joera teknologikoekin. New Horizon Report 2015 da, honetan, kontrolatu beharrezkoa, bi saporetan: unibertsitate arloko joerak, eta Derrigorrezko Hezkuntza mailan.

Eta ikusi nahi baduzue New Media Consortium egitasmoa (New Horizon Report, 2016) egiten ari den lana hurrengo urteari begira, jarraitu esteka.

Zuen aportazioen zai.

15/9/17

MOOC ikastaro motei buruzko hitzaldia.

Mª Dolores Castrillo irakaslea
María Dolores Castrillo de Larreta-Azelain, UNED-eko irakasleak, hitzaldi interesgarria eskainiko du UPV/EHUn:

MOOC IKASTARO ON BATERAKO GAKOAK.

Bertan, MOOC arrakastatsuak prestatzeko eta kudeatzeko jarraibideak azalduko ditu. Castrillo irakasleak, "Alemán para hispanohablantes: nociones fundamentales" izeneko MOOC ikastaroarekin "I PREMIO MECD-.TELEFÓNICA L.S.-UNIVERSIA A LA INICIATIVA DE MOOCs EN MIRÍADA X" saria irabazi zuen.

Tokia: Liburutegi Nagusiaren eraikineko Batzar Aretoa (1go solairua)  (Leioako Campusa).
Noiz: irailaren 18an (ostirala) 12:30etatik 14:00etara


Oharra: kitaldia, streaming bitartez jarraitzeko aukera izango duzue link honetan: http://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html
Grabazioa EHUTB zerbitzuan publikatu bezain pronto emango dizuet linka orrialde honetan bertan.

2015_09_23an gaurkotua.
Esan bezala, link honetan aurkituko duzuen hitzaldiaren bideoa