15/10/27

Ikastaldeekin zitak

Lagunok, interesa daukat zuen lanak gertutik jarraitzeko.
beraz, zita bat nahiko nuke ikastalde bakoitzarekin.
Nire tutoretza orduak honoko hauek dira:
astelehenetan: 12:30 - 13:30
astearteetan: 10:00 - 12:00


EGINDAKO ZITAK:
ASTELEHENEAN, AZAROAK 2an:
11:00 etan ::  tipi tapa: animaliak (1)
11:30 etan:  feelings
12:00etan giza gorputza

ASTEARTEAN, AZAROAK 3an:
10:30etan: Ingurunea
11:etan: Aninaliak  (2)

Zita gehiago jartzeko, mesedez, posta elektronikoz adierazi

Mintegi pendientea, ostegunean, hilaren 29an

Ba genuen mintegi pendiente bat, oker ez banago.
Denbora aurrera doa eta ahalik eta laisterren errekuperatu behar dugu.
Beraz, hurrengo ostegunean, hilaren 29an, errekuperatu egingo dugu. 12:30etan informatika gelan

Milesker

Ikasleen lanen egoeraz.

Hementxe idazten ditut orain arte bidali dizkidazuen informazioak lanari buruz.

Lantzeko proposatzen diren gaiak: matematika, animaliak, urtaroak, ingurunearen zaintza, giza gorputza eta Feelings.
Lantalde batek oraindik ez digu adierazi gaiaren izena. Ahalik eta laisterren, mesedez.

Ikasle kopurua: 43

Beraz, hainbat ikasleen berririk ez. Ummm, zer esan nahi du honek?. Asunto txarra.


Operatron.
Kide kopurua: 5
Partaideak: Erika Espinosa, Héctor Galindo, Maria Guerrero, Maitane Pegalajar eta David Zamanillo
Gaia:  matematikaren arloarekin lotuta dago, hain zuzen ere, eragiketen jerarkiarekin, zatikiekin eta berreketa eta erroak

Animaliak
Kide kopurua: 5
Partaideak: Laiene Pérez, Naroa Castaño, Tamara Castro, Lander Gonzalez eta Nora Uriarte
Gaia: Animaliak

Animaliak
Kide kopurua: 2
Partadideak: Unai Torre eta Oihana Elorrieta
Gaia: Animaliak

Urtaroak
Kideo kopurua: 5
Partaideak: Garazi Barreras, Irati Diaz, Aitziber Elgezabal, Eba Fernandez, Leire Fernandez 

Ingurunea Zaintzea
Kide kopurua: 8
Partaideak: Ander Aboitiz, EstibalizAjuria, Leeire Arandia, Yanibel Cabrito, Iratxe Gómez, Estefanía González, Zorione Hormaetxea eta Raquel Palacio
Gaia: Ingurunea Zaintzea

Giza gorputza.
Kide Kopurua: 5
Paartaideak: Igone de la Peña, Erika de las Heras, Tania Falcon, Nerea Lago eta Aysin Rega
Gaia: Giza Gorputza

The feelings
Kide Kopurua: 5
Partaideak: Sara Fernández Fernández, Tatiana Ferreiro Gonzalez, Araitz Herrero Otxoa, Naiara San José Perea eta Iker Toledo Garcia

?????
Kide kopurua: 8
Partaidesak: Igor Perez, Itxaso Perez, Josune Mendia, Maialen Larrea, Maite Lizarralde, Gaizka Hermosilla, Lander Uriarte eta Amaia Gondra
Gaia: ???????

Brasiltik bueltan

Egunon guztioi.
Atzo bertan heldu ginen Brasiltik, eta hementxe gaituzu prest lanean jarraitzeko.

Hona hemen bertako kronika txikia, UPV/EHUko komunikazio bulegoak bidalia, link honetan.

UPV/EHU, Brasilen

Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarearen V. Biltzarrean parte hartu du

Urriaren 20tik 23ra da egitekoa Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sareak antolaturiko "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología y Educación en un Mundo Global" nazioarteko V. biltzarra, Natalgo Universidade Federal Do Rio Grande Do Norte unibertsitatean, Brasilen. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) zuzentzen du Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarea, eta Latinoamerikako 12 herrialdetako 16 unibertsitatek osatzen dute gaur egun.
Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian honako hauek izan ziren: Angela Maria Paiva Cruz, Universidade Federal do Rio Grande do Norte unibertsitateko errektorea; Nekane Balluerka Lasa, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea; eta Francisco Javier Caballero Harriet, Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarearen zuzendaria eta Nazioarteko V. Biltzarreko burua. Hasierako hitzaldia, berriz, Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologian katedradunak eta UPV/EHUko Zientzia Kultura Katedraren koordinatzaileak eman zuen, "kultura eta giza eboluzioa" gaia ardatz hartuta.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak zuzentzen duen Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarea bi urterik behin elkartzen da nazioarteko biltzar batean, ezagutza partekatzeko eta sareko doktoregaiak beren ikerketen alorrean egiten ari diren aurrerabideak aurkezteko. Orain arte lau edizio antolatu dira: Dominikar Errepublikan, Perun, Mexikon eta Guatemalan. Aurten, urriaren 20tik 23ra, bosgarren biltzarra egingo da Natalgo Universidade Federal Do Rio Grande Do Norte (UFRN) unibertsitatean, Brasilen.
"Biltzar honek agerian uzten du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatek elkarlanean dihardutela eta emaitza onak lortzen ari direla, Latinoamerikan ezagutzaren sorkuntza eta transferentzia gidatuko duten pertsonak trebatzeko. Doktoregai asko biltzen da biltzar finkatu honetara, sarearen esparruan egiten ari diren lanen berri izateko eta sinergiak ezartzeko asmoz" adierazi du Nekane Balluerka Lasak, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordeak.

Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarea

Europako eremutik harago, graduondoko ikasketen esparruan, Master eta Doktoregoen Latinoamerikako Sarea sortu zen duela zazpi urte, 2008an. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak zuzentzen du, eta, sortu zenetik, bertako irakasleek unibertsitate masterrak eta doktorego programak irakatsi eta doktorego tesiak zuzentzen dizkiete Latinoamerikako ikasleei. Gaur egun, 12 herrialdetako (Peru, Dominikar Errepublika, Txile, Bolivia, Mexiko, Brasil, Guatemala, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela eta Ekuador) 16 unibertsitatek osatzen dute sarea, baina aurki beste unibertsitate batzuk batuko zaizkio. Sare hau nagusiki honako arlo hauetan aritu da: Zuzenbidea, Ekonomia, Filosofia, Hezkuntza, Informatika eta Hizkuntzalaritza. Hala ere, beste alor batzuk gehitzeko lanetan ari dira: besteak beste, Medikuntza, Biologia eta Ingeniaritza. Azken urteotan, 300 egresatutik gora izan dira, eta 100 doktorego tesi baino gehiago defendatu dira.
"Sare honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen sareak nabarmen areagotu du Latinoamerikako hainbat unibertsitaterekin duen elkarlan akademikoa, bai eta hango herrialdeetako gobernuekin duen lankidetza zuzena ere. Horri esker, gure unibertsitatea nazioartean hedatzea lortu dugu, eta, horrez gain, Euskal Herriak Latinoamerikan duen presentzia indartu" esan du, amaitzeko, UPV/EHUko Graduondokoen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordeak.

Argazkiak: UPV/EHU
 

15/10/6

Operatrón

Aupa guztioi:
Erika Espinosa, Héctor Galindo, Maria Guerrero, Maitane Pegalajar eta David Zamanillo gara. Aukeratu dugun gaia matematikaren arloarekin lotuta dago, hain zuzen ere, eragiketen jerarkiarekin, zatikiekin eta berreketa eta erroak.
Lehenengo momentuan jerarkia lantzea erabaki genuen, baina lanaren iraupena luzea denez eduki gehiago behar genituen. Horregatik zatikiak, berreketak eta erroak lantzea erabaki genuen.

Gure ideia nagusia ordenagailuarentzako programa dinamiko bat sortzea da, klasean erabiltzeko aukera izateko. (3. ziklora bideratuta dago)

Programa honekin landuko dituzte eduki guzti horiek era dibertigarriagoan eta errazagoan.

Ondo izan!

15/10/5

Tipi-tapa.... lanarekin aurrera tiraka


Gure taldea lanean dabil Unitate Didaktikoa aurrera eramateko. 

Horrela, egun hauetan zehar, kide bakoitzak animalia mota bakoitzari buruzko informazioa bilatu behar izan du baliabide desberdinetan eta informazio hori ikasleekin lantzeko ariketak pentsatu ditu.

Gainera, gaurko klasean (Urriak 5) saioen antolakuntza egiten aritu gara, plangintza modukoa sortuz, modu honetan argi izateko saio bakoitzean zer nolako azalpenak eta jarduerak egingo diren.

Besterik gabe, hurrengo egunetan zehar, aurrera jarraituko dugu lanarekin eta horren berri blogaren bidez emango dizuegu.

Laster arte!!


Egunon!

Guk aukeratutako gaia ANIMALIAK da. Unitate didaktiko hau 1. ziklora bideratuta egongo da, 2. mailara, hain zuzen ere. Jarduerak modu dinamiko eta dibertigarri batean gauzatuko dira.

Taldekideak:

Unai Torre
Oihana Elorrieta

15/10/4

Ikasleak, ordenagailuak eta ikaskuntza. Konexioa sortzen.

 Hementxe duzue OECD-k (Organisation for Economic Co-operation and Development: Ekonomia Lankidetza eta Garapenarako Antolakundea) argitaratu berri duen txostena hezkuntza teknologiari buruz.

Txostenaren arabera, eskolek, teknologiaren potentzialaz aprobetzatzeko, enfoke era bat berria behar dute. Horrela aurkezten dute ikerketa:

Are there computers in the classroom? Does it matter? Students, Computers and Learning: Making the Connection examines how students’ access to and use of information and communication technology (ICT) devices has evolved in recent years, and explores how education systems and schools are integrating ICT into students’ learning experiences. Based on results from PISA 2012, the report discusses differences in access to and use of ICT – what are collectively known as the "digital divide" – that are related to students’ socio-economic status, gender, geographic location, and the school a child attends. The report highlights the importance of bolstering students’ ability to navigate through digital texts. It also examines the relationship among computer access in schools, computer use in classrooms, and performance in the PISA assessment. As the report makes clear, all students first need to be equipped with basic literacy and numeracy skills so that they can participate fully in the hyper-connected, digitised societies of the 21st century.
Badakizue jakin, orain, askotan, Interneten argitaratzen diren artikuluak, txostenak eta antzeko lanak DOI (digital object identifier) izeneko erreferentzia bate dutela. Hona hemen txosten honen DOI, edo "objektu digitalaren identifikatzailea":

DOI: 10.1787/19963777

15/9/29

Unitate didaktikoa URTAROAK

Egun on guztiei!

Gure taldea bost kidez osatuta dago eta "urtaroak" lantzea erabaki dugu. Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora bideratuko dugu, hain zuzen, 2.mailara. 

Gai hau aukeratzearen arrazoi nagusia, modu dinamiko eta interesgarrian lantzeko aukera anitz eskaintzen dituen gaia delako da. Gainera, hainbat irakasgaietan jorratu daiteke hezkuntza tradizionaletik aldenduz.




Taldekideak:

Garazi Barreras
Irati Diaz
Aitziber Elgezabal
Eba Fernandez
Leire Fernandez 

15/9/28

TALDEAREN AURKEZPENA


Kaixo guztioei!!

Gure taldeak INGURUNEA ZAINTZEA  gaia aukeratu du, 5.mailan lantzeko, hau da, lehen hezkuntzako.zikloan. Gaia hau aukeratzearen arrazoietarikoak hauek izan dira;  

  • Gaur egun gure bizitzan daukan eragina.
  • Ikasleak ingurunearen zainketaren garrantziaz jabetzea.


Hori lantzeko,modu dinamiko eta dibertigarri bateann egiten saiatuko gara, ikasle motibazioa sustatzeko asmoarekin.  Hau guztiak, baliabide digitalak erabiliz landuko dira.



Unitate didaktikoa: GIZA GORPUTZA

Gure taldea bost kidez osatuta dago; eta lana aurrera eramateko aukeratu dugun gaia GIZA GORPUTZA da. Gure unitatea Lehenengo Ziklora bideratuta dago eta ikasleen adina eta interesak kontuan izanda, modu erakargarri eta dinamiko batean gauzatuko dugu.

PARTAIDEAK:

Igone de la Peña
Erika de las Heras
Tania Falcon
Nerea Lago
Aysin Rega

The feelings

Taldekideak:

Sara Fernández Fernández
Tatiana Ferreiro Gonzalez
Araitz Herrero Otxoa
Naiara San José Perea
Iker Toledo Garcia

Lanaren aurkezpena:

Gaur egungo gizartean eleaniztasuna garrantzi handia hartzen ari da, beraz, eskola errealitatearen izpilua izanik, ingelesa curriculum-ean garrantzi handiko arloa bilakatu da. Atzerriko hizkuntza hori aprobetxatuz, sentimenduen eta emozioen gaia lantzea gustatu litzaiguke. LH-n adimen emozionala lantzea berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ikasleen hezte prozesuan sentimenduak beharrezkoak dira garapen emozional orekatu bat lortzeko. Hori dela eta, pil-pilean dauden bi alor hauek abiapuntutzat hartuta, emozioak ingelesez lantzea proposatuko dugu. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak eta aukerak aintzat hartuko ditugu gure ikasleei emozioen gaia era motibagarri batean hurbiltzeko. Prozesu honetan, ikasleak protagonistak izango dira eta irakasleak ikaskuntza horren laguntzailea eta gidaria bihurtuko da. 

Jakinaren gainean jarriko zaituztegu lana aurrera joan ahala!

15/9/25

TALDEAREN AURKEZPENA

Gure taldea zortzi kidez osatuta dago eta aukeratu dugun gaia unibertsoa da. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei egongo da zuzenduta.Balibide desberdinak erabiliko ditugu ahalik eta erakargarrien izateko eta aldi berean ikasleen garapena ahalbidetzeko. 



PARTAIDEAK:

- Igor Perez
- Itxaso Perez
- Josune Mendia
- Maialen Larrea
- Maite Lizarralde
- Gaizka Hermosilla
- Lander Uriarte
- Amaia Gondra

15/9/23

I Congreso Internacional de Innovación y Tecnología Educativa en Educación Infantil

Sevillako unibertsitatetik helarazi didate hemen aurkezten dizkizut Jardunaldi interesgarri baten berri: I Congreso Internacional de Innovación y Tecnología Educativa en Educación Infantil.

Beraz, Berrikuntza eta Hezkuntza Teknologia uztartzeko gonbidapena, Rosalía Romero doktoreak, Grupo de Investigación Didáctica ikerketa taldearekin batera, antolatzen duen bilkura honetan.

Zure aportazioa aurkezteko interesa edukiz gero, martxorarte duzu epea komunikazioa bidaltzeko.

MOOC ikastaroei buruzko hitzaldia


Hemen duzue María Dolores Castrillo Doktorea, UNED-eko irakasleak UPV/EHUn eskaini zuen MOOCari buruzko hitzaldia.

Hitzaldian, MOOC arrakastatsuak prestatzeko eta kudeatzeko jarraibideak azaltzen ditu.

Castrillo irakasleak, "Alemán para hispanohablantes: nociones fundamentales" izeneko MOOC ikastaroarekin "I PREMIO MECD-.TELEFÓNICA L.S.-UNIVERSIA A LA INICIATIVA DE MOOCs EN MIRÍADA X" saria irabazi zuen.

15/9/22

GURE TALDEARI BURUZKO INFORMAZIOA


Gu Naroa Castaño, Tamara Castro, Lander Gonzalez, Laiene Pérez eta Nora Uriarte gara, 

Gure UNITATE DIDAKTIKOA garatzeko "ANIMALIAK" gaia aukeratu dugu. Horrela, 2. ZIKLOra (4. MAILAra hain zuzen ere) bideratu egingo ditugu bertan egindako ariketa, azalpen eta jarduera guztiak.

Lanean aurrera egiten goazen heinean, horren berri jakinarazten joango gara blog honetan

15/9/21

Apps para educación

Clikar para acceder
Tenemos aquí una primera aproximación al mundo de las Apps educativas en forma de página web que elaboró a finales de junio de 2015 Natalia Rodríguez, alumna de la Escuela Universitaria de Magisterio de Bilbao, y que acompañaba a su Trabajo de Fin de Grado.

ImaginApp intenta un primer acercamiento al mundo de las Apps educativas, y nos ofrece la posibilidad de completar este trabajo con vuestras aportaciones.

Desde la selección de las Apps, pasando por su organización, adecuación e información, todo es revisable, Y, naturalmente, la incorporación de nuevas Apps, sugerencias, etc.

Os animo a que avancéis en esta temática. Podéis utilizar también este blog para vuestras aportaciones. Ánimo

Joerak Hezkuntza Teknologian

Eskura ezazu Mexicoko Monterrey Unibertsitaeko Instituto Teknologikoak publikatu zuen txostena: Radar de Innovaciones Educativas, 2015.

Eta irakurri ez ezik, konparatu beste publikazioetan antzematen diren joera teknologikoekin. New Horizon Report 2015 da, honetan, kontrolatu beharrezkoa, bi saporetan: unibertsitate arloko joerak, eta Derrigorrezko Hezkuntza mailan.

Eta ikusi nahi baduzue New Media Consortium egitasmoa (New Horizon Report, 2016) egiten ari den lana hurrengo urteari begira, jarraitu esteka.

Zuen aportazioen zai.

15/9/17

MOOC ikastaro motei buruzko hitzaldia.

Mª Dolores Castrillo irakaslea
María Dolores Castrillo de Larreta-Azelain, UNED-eko irakasleak, hitzaldi interesgarria eskainiko du UPV/EHUn:

MOOC IKASTARO ON BATERAKO GAKOAK.

Bertan, MOOC arrakastatsuak prestatzeko eta kudeatzeko jarraibideak azalduko ditu. Castrillo irakasleak, "Alemán para hispanohablantes: nociones fundamentales" izeneko MOOC ikastaroarekin "I PREMIO MECD-.TELEFÓNICA L.S.-UNIVERSIA A LA INICIATIVA DE MOOCs EN MIRÍADA X" saria irabazi zuen.

Tokia: Liburutegi Nagusiaren eraikineko Batzar Aretoa (1go solairua)  (Leioako Campusa).
Noiz: irailaren 18an (ostirala) 12:30etatik 14:00etara


Oharra: kitaldia, streaming bitartez jarraitzeko aukera izango duzue link honetan: http://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html
Grabazioa EHUTB zerbitzuan publikatu bezain pronto emango dizuet linka orrialde honetan bertan.

2015_09_23an gaurkotua.
Esan bezala, link honetan aurkituko duzuen hitzaldiaren bideoa